
Steven Lin pianoa
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Sonata opus 53 “Waldstein”
FRÉDERÍC CHOPIN (1810 – 1849)
Balada nº 1 en sol menor opus 23
FRANZ LISZT (1811 – 1886)
Reminiscencias de Don Juan. S.418”
Beethovenek ez zuen inolako oharrik idatzi argitzeko zein testutan inspiratu zen sonata paregabe hau konposatzeko. Gerran murgildutako kontinente baten erdian, Beethoven bera izango zen inspirazio-iturri, bere indar eta hizkera musikalaren bidez, Europako literaturako idazle handienentzat: Goethe (bere poema bi musikatu zituen Beethovenek), Balzac, Tolstoy, Romain Rolland, Relstab… Horiek guztiek eta gehiagok ere inspirazio sakon eta trinkoa aurkitu zuten Beethovenen musikan.
Chopinek guztira lau balada idatzi zituen 1810etik 1840ra bitartean. Bizi zen garaian, baladak, adierazpen artistiko gisa, poema abestu batzuk ziren, zeintzuetan erdi eta erdi nahasten ziren lirika eta epika. Chopinen pianorako baladek, aldiz, ez dute hitz kantaturik, nahiz eta bere lanen inspirazio-iturria Adam Mickiewicz (1798-1855) zen, hots, poeta poloniar handi bat, Chopinen adiskide eta inspiratzaile izan zena.
Lan hau Tirso de Molinaren “El burlador de Sevilla” obran oinarrituta dago, hots, Don Juanen mito ospetsuaren abiapuntua den lanean. Mito horrek mugak gaindituko zituen eta beste hainbat literatur lan ere inspiratuko, bai eta Mozarten “Don Giovanni” opera ezinago ezaguna ere.