50. Kontzertua

Anima Musicae Chamber Orchestra Budapest
Lázló Horváth biolina eta zuzendari-kontzertinoa


ANTONIO VIVALDI (1678 – 1741)
Le Quattro Stagioni, op. 8 nº 1-4
I.) Concierto para violín en Mi Mayor, RV 269 “La primavera”
1. Allegro
2. Largo
3. Danza pastorale. Allegro

II.) Concierto para violín en sol menor, RV 315 “El verano”
1. Allegro non molto
2. Adagio e piano – Presto e forte
3. Presto

III.) Concierto para violín en Fa Mayor, RV 293 “El otoño”
1. Allegro
2. Adagio molto
3. Allegro ‘Caccia’

IV.) Concierto para violín en fa menor, RV 297 “El invierno”
1. Allegro non molto
2. Largo
3. Allegro

Egitarauren oharrak

Vivaldik biolinerako hamabi kontzertuko bilduma argitaratu zuen 1725. urtean, opus 8 izenekoa, Lau urtaroak barne hartzen zituena. Obra hori bere harmoniagatik eta asmamenagatik nabarmentzen da. Berak idatzitako sonetoak hartu zituen oinarri Lau urtaroak konposatzeko, segur aski. Obra horretan zehatz-mehatz irudikatzen dira udaberriko, udako, udazkeneko eta neguko fenomeno naturalak. Barrokoaren garaian, eduki programatikoek operak soilik izaten zituzten, eta berritasun bat ziren kontzertuetan. Kontzertu horietan mugarik gabeko irudimena erakutsi zuen konpositoreak: errekastoen marmar gozoa, trumoiak eta tximistargiak, artzainak lotan, euliak burrunban, haizearen xuxurla, harrapakinak ihesean… «Udan», batez ere, presto eta adagio tenpoak eta piano eta forte ñabardurak txandaka azaltzen dira oharkabean, bizitza errealean bezala.

Biolinerako kontzertu horiek arrakasta handia lortu zuten nazioartean XVIII. mendearen erdialdean, eta Antonio Vivaldik Bohemiako Wenzeslav von Morzin kondeari eskaini zizkion. Hala ere, geroago erdi ahaztuta geratu ziren, Vivaldiren obra osoa bezalaxe, harik eta XX. mendearen lehen erdialdean berriz ere ospea hartu zuten arte. Gaur egun, errepertorio klasikoko obrarik ezagunenetako bat da Lau Urtaroak.