54. Kontzertua

Atenea Quartet
Gil Sisquella i Oncins,  biolina
Jaume Angelès Fité,  biolina
Bernat Santacana i Hervada, biola
Iago Domínguez Eiras, biolontxeloa


BENJAMIN BRITTEN (1913 – 1976)
Tres divertimentos para cuarteto de cuerda
I. Marcha
II. Vals
III. Burlesca
EDUARD TOLDRÀ (1895 – 1961)
Vistes al Mar
II. Nocturn
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Cuarteto de cuerda nº 17 en si bemol mayor “La caza”
I. Allegro vivace assai
II. Menuetto and Trio. Moderato
III. Adagio, in E-flat major
IV. Allegro assai

Egitarauren oharrak

Egitarau hau osatzen duten hiru lanek motibo musikal partikularrak baliatzen dituzte liburu onenean aurkituko genukeenaren pareko ahalmen deskriptiboa lortu beharrez. Mugagabea da musikaren indarra entzulea irudimenezko toki urrunetara eramateko, eta horixe frogatzen dute hemen aurkezten ditugun lanek.
Benjamin Britten-en “Hiru dibertimenduak” konposatzaile britainiarraren lehenbiziko obretako bat dira, eta bere lehen saiakera soka laukote bat idazteko. Lanaren jatorrizko izena zen Go play, boy, play (William Shakespeareren The Winter’s Tale obratik hartua), eta hiru mugimenduetako bakoitza (martxa bat, vals bat eta burlesque bat) haurtzaroko lagunen erretratu bat da.
Joan Maragallen La Ginesta lanean inspiratutako “Vistes al mar” sokarako laukotearen bigarren mugimendua dugu Toldrà-ren Nocturn pieza. Poema kontenplatibo eta hausnarkor bat da, gauaren inbokazio bat, natura bizi eta mugagabearekiko sentimenduz gaindia.
Wolfgang Amadeus Mozarten 17. kuartetoa (Jagdquartett) dugu Mozartek Joseph Haydni eskaini zizkion sei kuartetoetako bat. Chasse delakoaren gai topikotik heldu zaio izena: halako piezek 6/8ko konpasa erabiltzen zuten (batzuetan azentua zati ahulean jarriz), eta melodia triadikoak zituzten tonika eta dominante akordeetan.