57. Kontzertua

Trío Messiaen
David Petrlik, biolin
Volodia Van Keulen, biolontxeloa
Philippe Hattat, pianoa


LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Piano trio opus 70 nº1 “Geister”

FRANZ LISZT ( 1811 – 1886)
Tristia “El valle de Oberman” para trío de piano

Egitarauren oharrak

Iritzi asko daude Beethovenen Trioko Geister (mamua) izenaren jatorriari buruz, baina argi dago izen hori lotuta dagoela mugimendu geldo nagusiko giro beldurgarriarekin. Beethovenen ikasle izandako Carl Czerny-k, zeinari buruz esan ohi den berak eman ziola izengoitia Trio honi, Erinnerungen aus meinem Leben liburuan (1842) utzi zuen idatzita mugimendu honek gogora zekarkiola Shakespeareren Hamlet obraren hasierako mamuen eszena. Bertsio tradizionalak dio mugimendu horren jatorria Macbeth operako “Sorginen korua” dela, hots, sekula idatzi ez zuen opera bat, ezaguna dena oberturaren zirriborro batzuk gorde direlako.

“Années de pélerinage, Première année: Suisse” obrako piano solorako lehen pieza da Vallée d’Obermann. Gizakiaren bakardade eta sufrimenduaren irudikapen bat bezala deskribatzen du Lisztek pieza hori, eta bi iturri literariotan inspiratuta dago: Obermann, Étienne Pivert de Senancour-ek idatzitako eleberri epistolar bat, eta Childe Harold, Lord Byronen poema bat, parte batez bederen Suitzako Alpeetan kokatzen dena. 1880. urtearen inguruan, Liszten ikasle Czerny-ren adiskidea zen Eduard Lassen-ek moldaketa bat egin zuen piano triorako; ondoren, Lisztek aldaketa handiak egin zizkion musikari eta Tristia izena jarri zion lan berriari, Ovidioren poema epistolarren edo izen bereko Berliozen lanaren antzera.