
Anima Musicae Chamber Orchestra Budapest
László Horváth Zuzendari kontzertinoa
HENRY PURCELL (1659 – 1695)
Chacona de la ópera “El Rey Arturo”, Z.628
HENRY PURCELL (1659 – 1695)
Suite Abdelazer, Z.570
1. Obertura
2. Rondeau
3. Air
4. Air
5. Minué
6. Air
7. Jig
8. Hornpipe
9. Air
HENRY PURCELL (1659 – 1695)
Suite “The Fairy Queen” (La reina de las hadas), Z.629 (selección)
1. First Music – Prelude
2. Hornpipe
3. Second Music – Air
4. Rondeau
5. Dance for the Fairies (Danza de las hadas)
6. Dance for the Green Men (Danza del hombre verde)
7. Dance for the Haymakers (Danza de los labradores)
8. Third Act Tune – Hornpipe
9. Monkey’s Dance (Danza del mono)
10. Chaconne: Dance for Chinese Man and Woman (Chacona: Danza del hombre y la mujer chinos)
Programa monografiko hau Henry Purcell konpositoreari dago eskainita. Georg Friedrich Händelen aurreko garaiko musikaririk garrantzitsuentzat hartzen da Purcell. Haren obren katalogoei esker dakigunez, hainbat drama garaikidetarako musika intzidentala idatzi zuen. Horietako batzuk eszena bokalak ziren, baina, batez ere, pieza instrumental laburrak dira: oberturak, interludioak eta ekintzako une jakin batzuetan interpretatu beharreko piezak.
«Txakona» deritzona Arturo Erregea opera dramatikoaren azken mugimendua da. Opera hori Londresen estreinatu zen, 1691n, John Dryde poeta ingelesaren libretoarekin. Bestalde, Purcellek 1695. urtean konposatu zuen Abdelazer suitea, Aphra Behn idazleak —literaturatik bizi ahal izan zen lehen emakumezko idazle ingelesak— idatzitako Abdelazer edo mairuaren mendekua drama odoltsua oinarri hartuta. The Fairy Queen («Maitagarrien erregina») erdiopera, berriz, konpositorearen obra eszenikorik anbiziotsuena da. William Shakespeareren Gau bateko ametsa komedia ospetsuan dago oinarrituta.
«Purcell jaunak italiar estiloaren fintasuna eta edertasuna eta frantziar estiloaren grazia eta alaitasuna uztartzen ditu», zioen Londresko publikoari zuzendutako iragarki batek, 1692ko maiatzean, obra estreinatu zenean. Eta, hain zuzen ere, garaiko operarik arrakastatsuena izan zen.