
Quatuor Ardeo
Mi-sa Yan Biolina
Carole Petitdemange Biolina
Yuko Hara Biola
Joëlle Martínez Biolontxeloa
JOSEPH HAYDN (1732-1809)
Cuarteto de cuerda nº3 opus 33, “El pájaro”
ANTONIN DVORAK (1841-1904)
Cuarteto nº12 en fa mayor opus 96 B.179, “Americano”
Haydnek hauxe idatzi zuen 1781ean konposatu zuen Opus 33 obrako sei kuartetoei buruz: “Genero erabat berri eta berezi batekoak dira, hamar urtean ez baitut batere kuartetorik idatzi”. Errazagoak batzuentzat, kantariagoak beste batzuentzat, kuarteto hauek oso azentu bereziak dituzte. Opus 33 3. Kuartetoa “The Bird” deitzen da, azken mugimenduan kukuaren kantua entzuten delako. Arintasun eta umorez betetako giroa dario.
12. Soka Kuartetoa Fa maiorren, “American” izenekoa, Spillville hirian idatzi zen eta Antonín Dvořák-en ganbera-musikako obra ezagunenetakoa da.
Bederatzigarren Sinfonian bezala, Amerikaz mintzatzen da, baina baita ere Erdialdeko Europaz. Lau mugimenduen zirriborroa astebete baino gutxiagoan idatzi zuen, eta pieza guztiak hamabost egun eskasean konposatu. Hortaz, Dvořák-ek ez zuen lan egin aldarte euforiko batekin, lasaitasun giroan baino. Espazio amerikarren inpresio exotikoak, 1893ko ekain eder hartan, paregabeki harmonizatu balira bezala bere jenio “eslaviarrarekin”. Argiz beteriko binomio hori nabaria da lehen mugimenduko eskala pentatonikoetan, Lento-aren lirismo onirikoan (musika txekiarra ala bluesa?) eta tangara gorriminaren txorrotxioetan; Dvořák-ek bere lorategian entzun zuen kantuan txinbo hura, eta bere doinuak imitatu zituen Molto vivace-aren gailurrean. Baina obraren muinean herrimina da nagusi, azken konpasetako edertasun argitsuak nabarmendua (azken mugimendua zeharkatzen duen gospel kantu malenkoniatsu bat imitatu edo, hobeto esanda, transfiguratu ondoren).