César Coca kazetaria
Patricia Sojo musikologoa
XIX. mendeko azken hogei urteetan eta XX. mendeko lehenengoetan, gutxi gorabehera Belle Époque izeneko garaiarekin bat egiten duena, Paris (eta hedaduraz Frantzia osoa) munduko kultur gunea izan zen. Handik igaro ziren musikaren eta arte plastikoen “handi” guztiak edo ia guztiak. Batzuek eta besteek beren diziplinak irauli zituzten, batzuetan osasunaren eta bizitzaren prezio altua ordainduta. Musika apartak dituzten film mordoak kontatzen digute nolakoa izan zen: ‘Moulin rouge’, ‘El loco del pelo rojo’, ‘Modigliani’, ‘Camille Claudelen pasioa’, Séraphine’ eta ‘Renoir’. Horietan guztietan egiaztatzen da sormen-prozesua askotan norberaren urradurarekin batera doala eta kasu askotan zorameneraino eramaten duela.