62 Kontzertua

Olatz Saitua sopranoa
Francisco Poyato pianoa

 

FRANZ SCHUBERT (1897-1907)
Abendsternción

FRANZ SCHUBERT (1897-1907)
Nacht und Träume

CLARA SCHUMANN (1819-1896)
Der Mond kommt still gegangen

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Der Mond kommt still gegangen

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Mondnacht

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Mein schöner Stern

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Die Lotosblume

PABLO SOROZABAL (1897-1988)
Lotoren lorak

FRANZ SCHUBERT (1897-1907)
Heidenröslein

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Schneeglöckchen

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Er ist’s

RICHARD STRAUSS (1864-1949)
Ständchen

GUSTAV MAHLER (1860-1911)
Ablössung im Sommer

FRANCIS POULENC (1899-1963)
Lune d’avril

EDUARD TOLDRÀ (1895-1962)
Abril

EDUARD TOLDRÀ (1895-1962)
Maig

PABLO SOROZABAL (1897-1988)
Zure mosuan

Egitarauren oharrak

“Gauetik egunera, negutik udaberrira”

Bizitza zikloka mugitzen da, aurkakotasunetara garamatzaten zirkuluka: gaua eta eguna, argia eta iluna, beroa eta hotza, maitasuna eta galera… Bidaia txiki honetan geraldi bat egin nahi dugu ibilaldi horien istant txiki batzuetan, begiratokiak bezalakoak diren uneetan, jirabiraka dabilen bizitzaren fotogramak hartzen dituzten polaroid argazkietan, argazki/abesti bakoitzak konta ezin ahala sotiltasun erakusten dizkigula…. Horrelakoxea da bizitza guretzat eta etengabe aldatzen ari den naturarentzat, etengabeko aldaketa.

Natura eta bere etapak/zikloak eta gizakiaren emozioekin dituzten harremanak oinarrizko gaiak dira abestien poetikan. Elkarrekin komunikatu nahi dugu. Poetek naturara jotzen dute sentimenduak azaltzeko. Eta gauarekin hasiko gara, eta Schubertekin, zeinak bere adiskide poeten testu ugari baliatu zituen natura funtsezko gaitzat zeukan Erromantizismo hartan. Gauaren lehen argitik gauari laguntzen dioten ametsetaraino, etorkizuna imajina dezakegu argirik ikusten ez dugunean, maitasuna irudika dezakegu oraindik bistaratu ere ez zaigunean, edo pentsa genezake nola argitzen duen argi txiki horrek gure bizitzako une ilunenetan ere, edo nola sortzen den maitasuna hain begi bistakoa ez den objektu batengana…. eta nola loto-loreak nahiago duen ilargia ezen ez gorputza erretzen dion eguzkia…. eta bidaia aurrera doa udaberrirantz, argirantz, kimuetarantz, izerdi berrirantz eta desioetarantz, Alemania eta Austria hotzetatik hegoalderantz udaberriko berotasun eta maitasunaren bila. Aurkakotasunak beti presente… aurkakotasunak laguntzen digu beste alderdia ulertzen eta baloratzen. Ez da existitzen edo ezin ulertu daiteke bata bestea gabe. Eta hori horrela da komunikatzen laguntzeko…, laket dugu komunikatzea…, horixe da behar duguna eta horixe nahi dugu elkarretaratze honetarako, negutik edo gauetik heldurik udaberri eta argi apur bat ekartzea.

Abestuko dugu, joko dugu eta baita ere kontatuko dizuegu nola ulertzen ditugun konpositore, testu eta istorio hauek. Bidaia on!