6. Kontzertua

César Coca kazetaria
Patricia Sojo musikologoa


“Amets egitearen artea”

Inspirazioa amets batean iristen da batzuetan. Amets honetan istorioak, melodiak, formak, bolumenak, koloreak agertzen dira. Goyak bere pintura beltzen amets txarra izan zuen. Frida Kahlok bere burua ikusi zuen, bere gaitzen sukarrean, burdinazko egitura batez eutsitako emakume bat bezala, Michelangelok erdi-inkontzientzian forma batzuk ikusi zituen zeruan, gero Kapera Sixtinoan islatu zituenak. Baliteke horrela ez izatea, baina zinemak bere figuren inguruan eraiki dituen biografiek horrela azaltzen dute sormen-prozesua. Hori guztia musikarekin nahastuta dago, bere margolan edo eskulturen mundu bera irudikatzen duten konposizioekin. “Goya“,“El sol del membrillo“,“El tormento y el éxtasis“,“El arca rusa“,“Klimt“,“Pollock“ eta “Frida“ filmetan ikusten dugu.