BILBOKO KORAL ELKARTEA

Ana Otxoa sopranoa
Marta Ubieta sopranoa
Mª José Zalbide kontraltoa
Alberto Sáez-Puente piano-jolea

Enrique Azurza zuzendaria


O! Noche felice!


VALENTÍN MARÍA DE ZUBIAURRE (1837 – 1914)
Música para el Convento de San Antonio de Durango

Misa a 3 (1867)
Kyrie
Gloria

Motete “O quam suavis” (1867)

Salve Regina (1865)

 Andante para piano

Antífona a la Virgen “Conceptio tua” (1866)

Himno a 4 “O Crux” (1865)

Venid y vamos todos (1865)

Zortziko “Neure amari”

Letrillas a la Virgen “Virgen, madre del amor” (1865)

Flores a María “Venid, venid cristianos” (1868)

Villancico (1869) (Zortziko: O! Noche felice)


Egitarauren oharrak

VALENTÍN MARÍA DE ZUBIAURRE (1837 – 1914)
Música para el Convento de San Antonio de Durango

Oso gutxitan izaten da aukera musika-lan multzo hain bereziaren berreskurapena ikusteko, eta are gutxiago entzuteko, horietaz gozatzen duten lehen belarriak garela jakinda. Valentín María de Zubiaurre (1837-1914) – Música para el Convento de San Antonio de Durango proiektuak Valentín de Zubiaurre (Garai, Bizkaia, 1837 – Madril, 1914) euskal konpositorearen musika-lanaren garrantzia nabarmentzen du. Hiru opera egin zituen Zubiaurrek, eta Madrilgo Errege Kaperako maisu izan zen. Mende erdian Durangoko (Bizkaiko) San Antonio komentuko emakumeen komunitatearentzat idatziriko argitaragabeko berrogeita hamar lan baino gehiago ditu, eta horietako batzuk aurkeztuko ditugu.

Ezohiko corpusa da, ospe handiko konpositore batek tradizio musikal aberatsa duen komentu batentzat sortua, eta agerian uzten du komunitate horrekiko eta sorterriarekiko beti sentitu zuen atxikimendua. Emakumeen ahotsek soilik abesteko musika horren kalitate liluragarria bi alderdi uztartzetik dator: batetik, garaiko musika-erakunderik onenetan trebatutako konpositorearen ofizioa eta, bestetik, bitartekoen soiltasuna, Durangoko komunitatearen ahaletara ezin hobeto egokitua. Errepertorioa, gainera, zoragarria da, duen aniztasunagatik. Horren adibide da aurkeztuko dugun kontzertu-programa: latinezko liturgia-musika soila, eta gaztelaniaz eta euskaraz egindako jai-giroko lanak, hala nola Ama Birjinari egindako kantuak eta zortziko tempoko gabon-kantak, erlijioso haien alderik lurtarrenera hurbiltzen gaituztenak.

Ehun urtean baino gehiagoan lehen aldiz, komentuko hormetatik irtengo da, egungo publikoak ezagutu dezan. Musikagilearen jatorrizko eskuizkribuak, gaur egun Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboan gordeta daudenak, Musika Zientzien Institutu Konplutentseak (ICCMUk) argitaratu ditu formatu digitalean, DEePMusic proiektuaren esparruan, eta Bilboko Koral Elkarteak interpretatuko ditu. Berreskuratze horretan, iraganak eta orainaldirik teknologikoenak egin dute bat, sinbiosi perfektuan, ahaztutako musika-ondare bat ezagutarazteko.


DEePMusicen esparruko Musika Zientzien Institutu Konplutentsearen proiektua, MICIUk eta NextGenerationEU funtsek babestua.