53. Kontzertua

Asier Polo  biolontxeloa
Miguel Borges pianoa


ENRIC GRANADOS (1867 – 1916)
De la ópera Goyescas
“Intermezzo” (Transcripción Gaspar Cassadó)
“Quejas o La maja y el ruiseñor” (Transcripción Frank Marshall)
CÉSAR FRANK (1822 – 1890)
Sonata para cello y piano en la Mayor
(Transcripción Jules Delsart)
I. Allegretto ben moderato
II. Allegro
III. Recitativo-fantasía: Ben moderato
IV. Allegretto poco mosso

Egitarauren oharrak

Goyescas opera bat da, izen bereko piano solorako suitean inspiratua. Intermezzo zatia pieza instrumental bat da, operan eszena desberdinak lotzeko erabilia. Granadosek idatzitako azken lana dugu hau, eta obraren erdiko zatian operatik hartutako hainbat gai -euren artean jota bat, Goyaren jatorri aragoarraren omenez– nahasten ditu egileak, beti dantzara eta doinu zein testu herrikoietara itzuliz inspirazio-iturri gisa.
“La Maja y el ruiseñor” zatia aria liriko eta apasionatu bat da, zeinetan urretxindorrak bere maitasun saminak kantatzen dituen gauez, bakarrik, ezkutuan eta tristeziaz beterik. Eskainiko dugun bertsioa Granadosen ikasle Frank Marshallek eginiko moldaketa bat da, seguruenik bere ikasle Alicia de Larrocha eta Gaspar Cassadó biolontxelo-jole bikotearentzat egina.
Parisen igarotako urteetan Granadosek konposatzaile askoren lanak ezagutu zituen, hala nola Cesar Franck, Camille Saint Saëns, Claude Debussy, Gabriel Fauré eta Isaac Albénizenak. Eragin horiek guztiak ezagun dira batez ere bere konposizioen harmonietan, nahiz eta beti atxiki zuen bere esentzia erromantikoa eta bere herriko folklorearen inspirazioa.
Literatura dugu musikaren inspirazio-iturri ohikoenetako bat, baina askotan alderantziz ere izaten da. Horren adibidea dugu Cesar Francken txelo eta pianorako sonata. Gabriel García Márquezek, Memoria de mis putas tristes liburu postumoan musika horixe erabili zuen bere istorioaren soinu-bandatzat, obra hori interpretatzen ari den kontzertu batean kokatzen baitu protagonista, hain hunkitua “non ez bailuke axolarik bertan hilik ere, allegretto poco mosso zatiaren azken konpasekin batera”.